Vous êtes ici : AccueilBasque

ONGI ETORRI KLASEEN ARTEKO BORROKARA

L´Interim Sindikatu Batasuna CGT (INTÉRIM-CGT) frantsesak 70. hamarkadan ETT-en alorrean klaseen arteko borrokari ekiteko eraiki duen antolakuntza da.

INTÉRIM-CGT langileak antolatzeko tresna da, beren lanbidea zein den, finkoak edo behin-behinekoak eta zein enpresakoak diren edo jatorria kontuan hartu gabe. Izan ere, helburua da langileek beren burua langiletzat hartzea eta horrekin batera elkartzeko joera konpartitzea langileen mugimenduari, klase mugimendu gisa, lagunduz.

Zentzu honetan, sindikatuak eta INTÉRIM-CGTan antolatutako sindikatu-atalak antolakuntzaren zeharkako baliabideak dira alde batetik, eta bestetik aldarte politiko-soziala onartzen dute batez ere, eta ez bakarrik errebindikatiboa.

CGT frantsesak ekintza sindikalaren dinamika berriak garatzea bilatzen du, zeinek informazio, borroka eta elkartasunaren sarea bultzatzea ahalbidetzen duten, bai ETT-en sektorearen barruan, bai enpresa erabiltzaileetan. Modu honetan antolatzen dira, era argian eta publikoan, bestela militante izatea ezinezkoa zaien langileak, lan presindikala eta parte hartzailea eraikitzeko baliabideak emanez beharrezkoa den gutxieneko kontzientzia lortzeko asmoz.

Lehenik eta behin, l´Interim-CGTaren Sindikatu Batasuna elkartasun eta borroka espazioa da. Eta bere baitan egiten diren gaitasun objektiboak beharrezkoak dira egile gisa langileen berezko identitatea berreraikitzeko. Bigarrenik, prestakuntza politikoaren gunea izatea ahalbidetzen du; langile guzientzako hautabidea eraikitzeko baldintzak sortzen dituen ekintza planteatzeko gaitasuna duen aktiboa. Eta hirugarrenik, oinarrizko indarra antolatzea ahalbidetzen duen tresna da, eta, zuzen edo zeharka, bere baitan borroka errebindikatiboa onartzen duena ere.

Erakundearen lan nagusien tartean ETT guztietan presentzia sindikala handitzea dago, horretarako hauteskunde sindikalak egitea, ordezkariak eta enpresa-batzordeak hautatzea, hauek guziak langile-klasearen berehalako interesen borrokarako oinarrizko tresna dira . Gune hauek lan-baldintzei buruzko eztabaida ahalbidetzen dute eta denon konpromisoa eta parte hartzeko hautabide kolektiboak bilatzea ere bai.

Azken urte hauetan, INTÉRIM-CGTak eta enpresa erabiltzaileen sindikatu-atalek denak batera jarduera sindikalaren berrikuntzak inplementatu dituzte. Grebak, ETT-en okupazioak, ekintzak, blokeoak eta lan-etenaldi «azkar-azkarrak» lan-osasunaren alde obretan eta lantegietan, ETT-en ordezkarien defentsa eta babes sindikala, langile prekarioentzat eskubide eta errebindikazioei buruzko prestakuntza sindikala, informazio eta propagandaren banaketa aldageletan eta jantokietan, panfletoak ez bakarrik frantsesez, baita beste hizkuntza batzuetan ere (ingelesez, portugesez, poloniarrez, errumanieraz, bulgarieraz, italieraz), langile eskubideen urratzearen aurkako ekintza kolektiboak eta jendetsuak, eta abar.  

INTÉRIM-CGTa, beraz, antolakuntzaren baliabidea da, non erabakiak asanbladatan hartzen diren eta finkatutako helburuak ez diren bakarrik ataleko gizarte lorpenen defentsarako, baizik eta eskubide berrien lorpenerako eta gizarte justuagoaren erdieste bidean aurrerapen sozial kolektiborako.

EZ ZAITEZ GELDITU BAKARRIK! CGTan AFILIATU!

ETT-en behin-behineko langileak eta finkoeak, CGT frantsesean antolatutakoak, jasaten ari zareten arazoak denon artean konpontzeko aukera eskaintzen dizuegu.

CGT frantsesean pentsatzen dugu pasibotasunak eta indibidualismoak berekin desmobilizazioa, gehiegizko ustiapena eta premia gorria ekartzen dituztela. Orain dela hamarkada batzuetatik, behin-behineko langileak etsipenean ez erortzea erabaki genuen eta, CGTan sartuz, patronalaren aurrean erresistentzia antolatzea ere bai.

Anima zaitez elkartea barneratzen eta borroketan eta mobilizazioetan parte hartzen. Gure eskubideen alde borrokatu nahi badugu zure burua sindikatuan afiliatzea ezinbestekoa da, eta hori lortzeko gure indarrak, interesak eta gaitasunak elkarrekin jartzea. Horretarako eskaintzen dizuegu gure sindikatua.

Zure lanean ustiatzen bazaituzte, edo neurrikoa baino lan gehiago egitera behartzen, hitzartuta baino lehenago kaleratzen, lanetik bidaltzeko mehatxuekin erasotzen, edo lan-baldintzak hobetzeko sindikatu zintzo, borrokalari eta parte hartzailearen laguntza behar baduzu, hemen duzu tresna:

INFORMA ZAITEZ, ZURE ESKUBIDEAK EZAGUTU, CGT FRANTSESEAN ANTOLA ZAITEZ!

Groupe Apicil

APICIL LOGOTYPE ROUGE SANS BASELINE CMJN

 

ALM 1 RGB0072 2C fond blanc



RVB DIOTSIACI LOGOTYPE HD

Klesia AIG A RVB 300

bandeau LM 2

L SIACI Saint Honore

Guide des droits des salarié e s intérimaires chapitré avec table des matières en numérique 7

 

 

guide face police

VISA